EUS
ESP
ENG
  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • SoundCloud Clean
  • YouTube Clean

© GARIKOITZ MENDIZABAL 2014 .

WEB DESING: IRUDHITZ
Garikoitz Estiloa

Garikoitzen diskografia zabala kontuan izanda, ondorengo lan hauek dira azpimarragarrienak:

 

"Bihurrikeritan". Bakarlari gisa argitaratu zuen lehenengo disko honetan txistuaren aukera “birtuosoak” agerian uzten ditu musikariak. Zailtasun teknikoak direla medio, Garikoitz bezalako goi-mailako musikariak soilik interpretatzeko modukoak.

 

“Sosegua”. Garikoitzen proiektu pertsonalena da. Doinu goxoen bitartez txistuaren alderdi sentikorrena erakusten digu musika tresna klasiko eta herrikoien laguntzarekin.

 

2012an “TXISTU SYMPHONIC” aurkeztu zuen. Proiektu honekin Orkestra Sinfoniko baten aurrean jartzeko trebetasuna erakutsi zuen. Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin egin zen grabazioan, txistua musika klasikoaren estatus gorenera eramatea lortu zuen. Euskalduna Jauregian estreinatu zen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

 

2014an Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi ofizialean hartu zuen parte Isabel Urrutiaren “Eresoinka” lanarekin; txistua eta Orkestra Sinfonikoarentzat sortutako jatorrizko lan batekin hain zuzen ere.

 

Garikoitz Bilboko Udal Txistularien Bandaren zuzendaria da egun, eta bakarlari moduan ere aritzen da. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide da.

GARIKOITZ MENDIZABAL (TXISTU)  

 

Zestoan (Gipuzkoa) jaio zen 1973ko azaroan.

 

Goi Mailako Gradua du Txistuan eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

 

Euskal Herriko Txistularien Lehiaketan bi sari irabazi zituen eta 2002an lehenengo saria eskuratu zuen Errenterian ospatutako Txistularien Banden Sariketan, Gasteizko Txistularien Bandarekin batera. Banda horren zuzendaria ere izan zen.

 

Musika-talde ospetsu ugarirekin egin du lan barkarlari moduan:

Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoarekin, The Bratislava Symphony Orchestrarekin, St Petersburg State Symphony Orchestrarekin, Bartzelonako Liceuko Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Hego Koreako Chun Cheon Philarmonic Orchestrarekin eta Gyonbook Philarmonic Orchestrarekin eta Madrilgo Udal-Bandarekin, esate baterako.

 

Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Korrontzirekin,  eta Carlos Nuñez eta Kepa Junkeraren mailako artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.

BIOGRAFIA

KONTAKTUA
DENDA
MULTIMEDIA
AGENDA
GARIKOITZ MENDIZABAL (BIO)
HASI
PROIEKTUAK