Lehen gizakien garaietan, instrumentu musikalak sortzean, eskura zituzten materialez baliatu ziren gizakiak.
Aintzinan gure mendi, bailara eta leizeetan hiru zulotako falutak edo antzekoak erabili zituzten. Denborarekin haien ondorengo txistua gure izaeraren ezaugarri garrantzitsuetako bat bihurtu da.
Txistuari barnean dituen sentimendu guztiak ateratzea eskatu behar zaio, askotan arrazoi desberdinak medio kanporatu ezin izan dituenak.
Lan honi esker nahi duguna da hamaika tokitan erabili izan den instrumentu honek benetan duen indar eta ahal guztia azal dezala, bai txistuarena eta baita txistulariarena ere, eta aldi berean bere inguruan sortu diren estereotipo eta aurreiritziak behingoz apurtu bere benetako izaera erakuts dezan.
Espero dugu, lan berri hau entzun eta gero, berriro txistuaz eta Txistulari Lasaiaz jabetzea. Itzuli.. |