Bideoak: Bisitan 1 | Bisitan 2
Programa honetan orain bi urte kaleratu zen “Bihurrikeritan” diskako txistu bakarlarientzako doinuak eta Xabier Zabalaren beste doinu berri batzuk uztartzen dira. Horrela, aspalditik datozkigun doinu birtuoso eta bihurriak tankera lasaiagoak dituzten beste batzuekin entzuteko aukera dago. Tradizioa eta etorkizuna parean jartzen ditugula esan daiteke.
Azpimarratzekoa da bestalde txistu desberdinen erabilera; Fa-ko txistua, Mi b-ekoa, xirulak eta silboteak.
Beste helburu bat; txistuarekin nostalgia, itxaropena, tristura eta alaitasuna bezalako sentimenduak kanporatzea.
Erritmo, doinu eta emozioen bilduma honetan, Txistuaren bilakaera mugatu duen tradizio horretatik abiatuta, gaurkotasun kutsu bat eman nahi izan diogu. Beraz, betiko txistua eta bide berriak proposatzen dizkizuegu.
Garikoitz Mendizabal: Txistuak, silboteak, xirulak.
Xabier Zabala: Teklatua, esku soinua eta programazioak.
Garikoitz Mendizabal
Txistulari bakarlaria |