Aurkezpena
SOSEGUA
Garikoitz Mendizabal

Barnean ditudan sentimendu hauek guztiak kanporatzeko beharra sentitu dut. Nik behar nuen eta txistuak ere baietz uste dut. Txistuak balio du, nola ez, lasaitasuna, sosegua, tristura, haserrea, alaitasuna eta beste horrenbeste aldarte desberdin adierazteko edo kanporatzeko.

Askotan txistua, dantza erritmo eta eginkizun instituzionalekin lotu izan da batik bat. Gaur egun perzepzio hau gainditurik badugu ere, gutxitan kanporatu ditugu txistulariak barnean daramatzagun bestelako doinuak eta proposamen hauen bitartez geure barrena hustu. Gehienok dugu sentimendua azaleratzea galarazten duen harresi bat. Sentimenduak uneoro daude gurekin eta baita gure ingurokoekin ere.

Lan hau gauzatzerakoan, nire ondokoak izan ditut gogoan. Bereziki nire familia eta hauen artean 2008an gure artetik joan zitzaigun Jexux Lizaso koinatua eta nire lehen txistu irakaslea.

Musikari batentzat dagoen gauzarik ederrena sentimenduak mugitu dituela jakitea da. Zuri lagundu badizu iraganean kulunkatzen, etorkizunarekin surfeatzen eta orainaz gozatzen, ni pozik geratzen naiz.                         Itzuli..