2 POLIEDRO

2 POLIEDRO
GARIKOITZ MENDIZABAL - AITOR FURUNDARENA
Txistua eta Soinua oholtza berean, era natural, orekatu eta ordenatu batean elkartuta, airea bitarteko. Bata zein bestea, izaki bizidunen antzera, arnasari esker bizirik. Arnasa hori, ordea, bizirik irauteko eta soinua egiteko ezinbestekoa izateaz gain, erritmo eta doinuen oinarri ere bada. Arnas-hartze harmonikoa da musika proiektu honi zentzua ematen diona.
Txistua eta soinuaren ezohiko bateratze honek ganbera-kontzertu batera garamatza; hala ere, honakoa bi lagunen arteko topalekua da gehiago. Musika egitea bilatzen duen sustrai eta ideien bilgunea.

GARIKOITZ Mendizabalek eta AITOR Furundarenak musika-emanaldi desberdina eta hurbila proposatzen digute. Guridi, Sarasate, Vivaldi, Scarlatti, musika tradizionala, zeltiarra, antzinako musika… eta askoz gehiago entzuteko aukera ematen diguten bi cd, bi musikari.
"Musikan mugak norberak zehazten ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Aske utzi ditugu txistua eta akordeoia, itxiturako langa zabaldu diegu, eta gu ohartzerako, bertatik atera eta bi poliedro eder marraztu dizkigute"


